Jesuskoa landetxea eta apartamentuak

Natura, bakea eta gastronomia
Ezagutu baserri-giro petoa, toki paregabe batean egonaldi ahaztezin bat eginez.

Landetxea – apartamentuak Euskal Herria, Gipuzkoa, Urola Kosta eskualdea

Jesuskoa XVII. mendean eraiki zuten jesuitek. Baserri tradizional xarmagarria da, harrizko hormekin eta egurrezko egiturarekin altxatua, eta azken 30 urteetan, kontu handiz eraberritu da, bisitariei ahalik eta erosotasun eta atseden handiena ematearren.

Baserriaren barne-diseinuak iragana eta oraina uztartzen ditu. Harrizko hormen atzean, hiru solairu daude: behekoan, jatetxea dago, bai eta egongela ere, tximinia, edaritegia eta guzti; goiko bi solairuetan, berriz, zortzi logela bikoitz eta teilatupeko egongela.

Xarma berezia duen herria da Zumaia, eta hantxe dago Jesuskoa, barnealdeko auzune batean, Oikian, ingurune natural paregabean, kostaldetik 3 kilometrora, Donostiatik 20 minutura eta Bilbotik 45 minutura.

Baretasunez betetako toki hau aproposa da bikotearekin edo familian atseden hartzeko, baita negozio-bidaietatik deskonektatzeko ere. Hainbat espazio ditu, egonaldiaz gozatzeko, bilkurak eta ekitaldiak antolatzeko, bizipenak partekatzeko eta abarrerako.

Jesuskoaren irudiak

Casa-rural-jesuskoa-detalles-1
Casa-rural-jesuskoa-detalles-18
Casa-rural-jesuskoa-detalles-10
Casa-rural-jesuskoa-detalles-2
Casa-rural-jesuskoa-detalles-3
Habitaciones-alojamiento-turistico-Jesuskoa-Zumaia
Casa-rural-jesuskoa-detalles-4
Casa-rural-jesuskoa-detalles-5
Casa-rural-jesuskoa-detalles-6
Casa-rural-jesuskoa-detalles-7
Casa-rural-jesuskoa-detalles-8
Casa-rural-jesuskoa-detalles-9
Casa-rural-jesuskoa-detalles-11
Habitaciones-casa-rural-Jesuskoa
Casa-rural-jesuskoa-detalles-12
Casa-rural-jesuskoa-detalles-13
Casa-rural-jesuskoa-detalles-14
Casa-rural-jesuskoa-detalles-15
Casa-rural-jesuskoa-detalles-16
Casa-rural-jesuskoa-detalles-17
previous arrow
next arrow

Gure apartamentuak

Ohe bikoitza

Bainugela pribatua

TB

Wifi-a

Logelak

Gozatu gure logela bikoitzez bainugelarekin

Nortasun berezia dauka logelak bakoitzak, 16m² zure asteburu erromantikoaz edo merezitako atseden egun batzuz gozatzeko.

Zerbitzu eta ekipamendua

Aparkalekua

Bizikleta Elektrikoak, Alokatzeko

Kotxe Elektrikoentzako 5 Aparkaleku

Ikuspegi Ederreko Gimnasioa

Egongela Tximiniaduna

Lobby bar

Baserriko Animalien Eremua

Baratzea

Haur-Parkea

Barbakoa

Lorategiko Urmaela

Kortesiazko Ura

Informazio Turistikorako Zerbitzua

Non gaude