Apartamentuak
Hauxe duzu aukerarik onena familiarekin edo lagunekin independentzia handiagoz gozatzeko, betiere hoteleko zerbitzu guztiak eskura dituzula.
Apartamentuak baserri alboan daude, XVII. mendean eraikitako teilerian.
Familia-proiektu honen oinarrian, etxe inguruko espazioak birmoldatzeko apustu sendoa dago. Garai bateko teileria zaharra hainbat baserri-lanetarako erabiltzen zen orain dela hamarkada bat arte, eta orain, landetxeko zerbitzuetarako erabiltzen da osorik.
Eremu horretan, bost apartamentu independente handi daude beheko solairuan. Terraza kristalduna, egur-tximinia eta egonaldia ahaztezina izateko beharrezkoa den ekipamendu osoa izateaz gain, guztiek dute sarbide zuzena lorategira eta abereak dauden gunera. Hiru eta bost pertsona artean hartzeko prestatuta daude.